XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

San Bital'en oroipena

Gerbasio ta Protasio santuen aita zan.

Neron'en menpean eriotza eman zioten Ravena'n, 62'garren urte inguruan.

Otoitza

Arren, Jainko guzialtsu, Bital Martiri doatsuaren urte-eguna gogora dugun ezkero, ua bitarteko, Zure izena maitatzen indartu gaitezela.

J. K. G. J..

Paul B. doatsuarenetik irakurgai.

Korintokoeri.

Anaiak: Kristok, bataiatzera ez-baña Berri Ona zabaltzera bialdu nau: ta ez itz jakintsuz, Kristoren Gurutzea utsaldu ez dedin.

Gurutze itza, galtzen diranentzat zozokeri da; baña salbatzen diranentzat, ots, guretzat, Jainkoaren indarra.

Idatzirik baitago: Jakintsuek dakitena itzaliko dut, eta zugurren zugurtasuna uts emango.

Non dago jakintsua? non ikastuna? non, gizarteko burutsua?

Ez al du Jainkoak zoro agertuazi gizarteko jakintasuna?

Izan ere, mundua ez baitzan etorri Jainkoa ezagutzera Jainkozko jakintzatik, siñestuna itz zoroz salbatzea zaio atsegin Jainkoari.

Juduak mirari eske dabiltza, Elendarrak jakite eske; guk berriz, Kristo Gurutzekoa adierazten dugu, Juduentzat oztopobide, bai, Elendarrentzat, berriz, zorakeri; deituentzat, ordea, naiz Judu naiz Elendar, Kristo Jainkoaren indar eta jakintasun.

Jainkoaren zorakeri litekena, giza jakintza baño bikaiñago baita; eta Jainkoaren makaltasuna, giza indarra bañon azkarrago.